Saltatu edukira

Berdinak al dira erlijio guztiak? Hurbiltzen al gaituzte denek Jainkoarengana?

Berdinak al dira erlijio guztiak? Hurbiltzen al gaituzte denek Jainkoarengana?

Bibliaren erantzuna

 Ez, erlijio guztiak ez dira berdinak. Jainkoak onartzen ez zituen erlijioen adibide asko aurkitzen ditugu Biblian. Hauek bi taldetan banatzen dira.

1. taldea: Jainko faltsuak adoratzen dituztenak

 Bibliaren arabera jainko faltsuak adoratzeak ez du ezertarako balio (Jeremias 10:3-5; 16:19, 20). Jehobak a antzinako Israeli ondorengoa agindu zion: «Ez izan ni beste jainkorik» (Irteera 20:3, 23; 23:24). Israeldarrek beste jainkoak adoratu zituztenean Jehobaren «haserre-sua piztu zen» (Zenbakiak 25:3; Lebitarrena 20:2; Epaileak 2:13, 14).

 Jainkoak oraindik ikuspuntu berbera du «Jainko deituak» direnei ematen zaien adorazioari buruz (1 Korintoarrei 8:5, 6; Galaziarrei 4:8). Bera zerbitzatu nahi dutenei, erlijio faltsuan parte hartzen dutenekin harremanik ez izateko agintzen die ondorengoa esanez: «Irten haien artetik, urrundu» (2 Korintoarrei 6:14-17). Erlijio guztiak berdinak badira eta Jainkoarengana hurbiltzen bagaituzte, orduan zergatik eman zuen Jainkoak agindu hau?

2. taldea: Jainkoak gogoko ez duen moduan adoratzen dutenak

 Batzuetan, israeldarrek Jainkoa adoratzen zuten jainko faltsuen ohiturak eta sinesmenak erabiliz. Baina Jehobak benetako adorazioa eta erlijio faltsuaren arteko nahasketa hauek baztertzen zituen (Irteera 32:8; Deuteronomioa 12:2-4). Jesusek bere garaiko erlijio-buruak kondenatzen zituen Jainkoa adoratzeko moduarengatik. Erlijiozaleak zirenaren itxurak egiten zituzten, baina itxurazaleak ziren legeko gauzarik garrantzitsuenak, «zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera» uzten zituztelako (Mateo 23:23).

 Gaur egun, era berean, egian oinarrituriko erlijioak soilik hurbiltzen gaitu Jainkoarengana. Egia hau Biblian aurkitzen dugu (Joan 4:24; 17:17; 2 Timoteori 3:16, 17). Bibliak esaten duenaren aurkako irakaspenak azaltzen dituzten erlijioek, pertsonak Jainkoarengandik urruntzen dituzte. Pertsona askok ondorengo irakaspenak Biblian oinarrituta daudela pentsatzen dute: trinitatea, arimaren hilezkortasuna eta infernuko betirako sufrimendua. Baina irakaspen hauek jainko faltsuen adorazioan oinarrituta daude. Irakaspen hauekin loturiko adorazioa alferrik da, Jainkoaren arauak ohitura erlijiosoekin ordezkatzen dituelako (Markos 7:7, 8).

 Jainkoak erlijioan itxurazalekeria gorrotatzen du (Titori 1:16). Pertsonak Jainkoarengana hurbiltzen laguntzeko, erlijio batek ohitura eta ospakizunez gain euren eguneroko bizimoduan eragina izan behar du. Horregatik, Bibliak dio: «Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio. Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea» (Santiago 1:26, 27).

a Bibliaren arabera, Jehoba Jainkoaren izena da.