Zer gertatzen da hil ondoren?
Bibliaren erantzuna
Bibliak hurrengoa dio: «Badakite biziek hil beharra dutela; hilek, ordea, ez dakite ezer» (Kohelet 9:5; 146. Salmoa 4). Beraz, hiltzen garenean, existitzeari uzten diogu. Hildakoek ezin dute pentsatu, ezin dute ezer egin, ezta ezer sentitu ere.
«Hautsera itzuliko zara»
Jainkoak lehen gizakiari, Adami, hiltzean gertatuko zitzaiona azaldu zion. Desobeditu zuenez, Jainkoak hauxe esan zion: «Hautsa zara eta hautsera itzuliko zara» (Hasiera 3:19). Jainkoak Adam lur-hautsetik sortu zuen. Hori gertatu aurretik, Adam ez zen existitzen (Hasiera 2:7). Era berean, Adam hil zenean, hautsera itzuli zen eta existitzeari utzi zion.
Gauza bera gertatzen da gaur egun. Bibliak izaki eta animaliei buruz hitz egitean, honakoa dio: «Toki berera doaz denak: hautsetik datoz eta hautsera itzuliko dira» (Kohelet 3:19, 20).
Heriotzak ez du guztiaren amaiera izan beharrik
Bibliak heriotza lo egitearekin konparatzen du askotan (13. Salmoa 3; Joan 11:11-14; Eginak 7:60, NWT). Sakon lo dagoen pertsona ez da inguruan gertatzen denaz ohartzen. Era berean, hildakoak ez dira ezertaz ohartzen. Hala ere, Bibliaren arabera, Jainkoak hil direnak esnatu eta bizitzara berriro piztuko ditu (Job 14:13-15). Jainkoak berpiztuko dituenentzat, heriotza ez da guztiaren amaiera izango.