Jabeen gutunak
Orain dela gutxi, Wallkillen, New Yorken, aurkitzen den Watchtower baserria handitzeko sei urtez eginiko lanak amaitu dituzte Jehobaren lekukoek. Azken bi urtetan eraikuntza lanak areagotu egin zirenez, etxe gehiago behar izan ziren bolondresentzako. Beraz, 25 etxe alokatu ziren inguruan.
Inkilinoak
Zer pentsatzen dute etxeen jabeek Jehobaren lekukoak ziren inkilinoei buruz?
«Oso pozik geunden inkilinoekin» idatzi zuen jabe batek. «Senarra eta biok alokairuan utzi genuen [jabegoaren] ondoan bizi gara eta bertan egon zirenen laguntasuna eta adiskidetasuna sumatu genuen».
Alokairuan utzi zuen etxetik hurbil bizi zen beste emakume batek honakoa idatzi zuen inkilinoei buruz: «Beraiekin izan dugun esperientzia oso positiboa izan da. Etxearen atzealdean igerian egin daitekeen laku txiki bat daukagu eta, gure gonbidapena onartuz, askotan etortzen ziren. Lakura gerturatzen ziren bakoitzean, adeitsuak ziren eta errespetuz jokatzen zuten. Asko gozatu genuen beraiekin egoteaz eta faltan botako dugu gazteak zelaitik korrikan ikustea». Hau ere idatzi zuen: «Ez genuke esperientzia hoberik izango».
«Ederra zen» dio jabe batek «alokatutako etxeetan egon zirenak inkilino hutsak ez izatea, gure bizilagunak baizik».
Jabetzak
Zer pentsatzen dute jabeek alokairuan utzitako jabetzak itzuli zizkieten egoerari buruz?
«Errenta beti garaiz ordaintzen zuten, etxea oso ondo zaindu zuten eta egoera bikainean itzuli zidaten».
«Eskerrik asko Watchtower erakunde osoari gure etxea horren ondo zaindu izanagatik» dio lehenago aipatu dugun jabeetako batek. Gainera, Lekukoek «hain sakon garbitzea» inoiz ez zuela espero esan zuen.
«Zuen erakundearen zintzotasuna ezaguturik» dio emakume batek, «ez genien fidantzarik [eskatu]. Bi jabetzak egoera ezin hobean itzuli zizkiguten».
«Nola kontrata ditzaket zuen langileak?» galdetu zuen jabe batek Lekukoek bere jabetzan konponketa txiki batzuk egin ondoren. «Egun zehatz batean lantxo bat egingo duzuela hitz ematean, hor egoten zarete gelditutako egunean. Ez dut lortzen mantenuko langileek bere hitza betetzea».
Azken iritziak
Etxeko alokairuaren kontratua amaitu aurretik, Lekukoek kontratua berritu nahi bazuten, «pizgarri ekonomiko bat» emango ziela idatzi zuen jabeak. Pizgarri hau errentaren prezioan beherapen handi bat egitea izango zen.
Beste batek hau esan zuen: «Aukera berriro sortzen bada, gustura utziko dizkiegu gure jabetzak alokairuan Watchtower erakundeari».