Zergatik saiatzen dira Jehobaren lekukoak interesik ez dutela esan dutenekin hitz egiten?
Jainkoari eta lagun hurkoari diegun maitasunak bultzatuta, Jehobaren lekukook Bibliako mezua jendeari zabaltzea atsegin dugu. Pertsona hauen artean, aurretik ez zaiela interesatzen esan dutenak aurkitzen dira (Mateo 22:37-39). Jainkoari diogun maitasunak txoko guztietan predikatzera bultzatzen gaitu bere Semeak emandako agindua betez (Eginak 10:42; 1 Joan 5:3). Hau egiteko asmoz, Jainkoaren mezuari buruz behin baino gehiagotan hitz egiten dugu Jainkoaren antzinako profeten eredua jarraituz (Jeremias 25:4). Lagun hurkoa maite dugunez, bizia salbatzen duen «Jainkoaren erregetzaren berri on» hauek guztiei zabaldu nahi dizkiegu, baita lehendik interesik ez dutela esan dutenei ere (Mateo 24:14).
Askotan interesik agertu ez duten etxeetara itzultzean entzun nahi duen norbait aurkitzen dugu. Zergatik? Hona hemen hiru arrazoi:
Jendea etxebizitzaz aldatzen da.
Etxe berean bizi den beste norbaitek du interesa.
Jendeak jarreraz aldatzen du. Munduko gertaerek edo norberaren egoeraren aldaketak «Jainkoaren hitza entzutera» bultzatzen ditu batzuk Bibliako mezuan interesa agertuz (Lukas 11:28). Aurka daudenak ere jarrera aldatu dezakete Paulo apostoluak bezala (1 Timoteori 1:13).
Hala ere, ez dugu inor entzutera behartzen (1 Pedro 3:15). Erlijio kontuetan norberak bere erabakia hartu behar duela uste dugu (Deuteronomioa 30:19, 20).