Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DOLUAN DAUDENENTZAKO LAGUNTZA

Egin aurre doluari | Zer egin dezaket?

Egin aurre doluari | Zer egin dezaket?

Doluari aurre egiteko aholku bila bazabiltza, milaka ideia topatuko dituzu, batzuk beste batzuk baino hobeak. Izan ere, lehenago aipatu dugun moduan, pertsona bakoitzak dolua modu desberdinean bizitzen du. Horregatik, pertsona bati lagungarria zaion aholkua beste bati, agian, ez zaio lagungarria egiten.

Hala ere, oinarrizko aholku batzuk oso lagungarriak izan dira askoren kasuan. Adituek askotan aipatzen dituzte aholku horiek eta antzinako liburu batek dituen printzipioekin bat egiten dute. Liburu hori Biblia da.

1: ONARTU FAMILIA ETA ADISKIDEEN LAGUNTZA

  • Aditu batzuen arabera, doluari aurre egiteko faktorerik inportanteena da hau. Hala ere, agian, bakarrik egon nahiko duzu batzuetan, edota laguntzen saiatzen ari direnekin haserretu zaitezke. Hau normala da.

  • Ez ezazu pentsatu beti beste batzuekin egon behar duzunik, baina ez da komeni isolatzea ere. Azken finean, aurrerago agian besteen laguntza beharko duzu. Atsegina izanez, esan besteei zer behar duzun eta zer ez.

  • Zure beharren arabera, saiatu orekatzen bakarrik eta besteekin pasatzen duzun denbora.

PRINTZIPIOA: «Hobe, bi elkarrekin ari izatea bakarka baino […]. Bietarik bat eroriko balitz, besteak jasoko luke» (Eklesiastes [Kohelet] 4:9, 10).

2: ZAINDU JATEN DUZUNA ETA HARTU DENBORA KIROLA EGITEKO

  • Modu orekatsuan jateak doluak sortzen duen estresari aurre egiten lagunduko dizu. Saia zaitez frutak, barazkiak eta gantz gutxi dituzten proteinak jaten.

  • Asko edan, bai ura, baita beste edari osasuntsu batzuk ere.

  • Gose handirik ez baduzu, jan kopuru txikiagoak gehiagotan. Gainera, medikuari nutrizio gehigarriengatik galdetu ahal diozu. a

  • Azkar ibiltzeak eta beste kirol mota batzuk egiteak sentimendu negatiboei aurre egiten lagundu zaitzake. Ariketa fisikoa egitean, galdu duzun pertsonari buruz pentsatzeko aukera izango duzu edo, justu kontrakoa, pixka bat distraitu eta horretan pentsatzeari uzten lagunduko dizu.

PRINTZIPIOA: «Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du» (Efesoarrei 5:29).

3: NAHIKO LO EGIN

  • Lo egitea beti da inportantea, baina, batez ere, doluan daudenentzat. Izan ere, doluak neke handia sortzen du.

  • Kontuz ibili hartzen duzun kafeina eta alkohol kopuruarekin loa zaildu dezaketelako.

PRINTZIPIOA: «Hobe da eskukada bat atseden, bi eskukada lan gogor eta haizeari segika ibili baino» (Eklesiastes [Kohelet] 4:6NWT).

4: IZAN ZAITEZ MOLDAKORRA

  • Pertsona bakoitzak dolua desberdin bizi du. Beraz, zuk ikusi beharko duzu zerk laguntzen dizun gehien.

  • Askori lagungarria egiten zaie beraien mina besteei kontatzea, baina beste batzuei ez. Adituek iritzi desberdinak dituzte gai honi buruz. Besteekin hitz egiteko beharra baduzu baina kosta egiten bazaizu, hasteko, zure lagun min batekin hitz egin dezakezu pixkanaka-pixkanaka.

  • Batzuek negar egiteko beharra dute doluari aurre egiteko eta beste batzuek ez.

PRINTZIPIOA: «Norberak du bere saminaren berri» (Esaera Zaharrak 14:10).

5: BAZTERTU OHITURA KALTEGARRIAK

  • Doluan dauden batzuek alkohol gehiegi edaten dute, drogak hartzen dituzte edo botikei erabilera txarra ematen diete beraien mina arintzeko asmoz, baina hau egitea oso kaltegarria da. Pertsonak lortu dezakeen itxurazko lasaitasun horrek gutxi irauten du eta ondorio oso txarrak ditu. Horren ordez, saia zaitez kalterik egiten ez duten konponbideak aurkitzen.

PRINTZIPIOA: «Garbi gaitezen gorputzeko […] zikin guztietatik» (2 Korintoarrei 7:1).

6: ONDO ERABILI ZURE DENBORA

  • Batzuentzat oso lagungarria izan da euren minean hausnartzeko momentuak izatea, baina baita deskonektatzeko uneak izatea ere. Alde batetik, emozioak askatzeko denbora hartzen dute eta, bestetik, denbora batez min horretan ez pentsatzeko jarduerak egiten dituzte.

  • Lagun berriak egitea edota dituzunekin harremana sendotzea kontsolagarria izan daiteke, baita trebetasun berriak ikastea edo aisialdian denbora pasatzea ere.

  • Denbora pasatzen den heinean, ziurrenik egoera aldatzen joango da eta geroz eta denbora gutxiago pasako duzu doluan pentsatzen. Horrek dolua gainditzen ari zarela erakutsiko du.

PRINTZIPIOA: «Denak du bere sasoia, […] negar egiteko garaia eta barre egiteko garaia, aiene egiteko garaia eta alai egoteko garaia» (Eklesiastes [Kohelet] 3:1, 4).

7: MANTENDU ERRUTINA BAT

  • Itzuli betiko errutinara ahal bezain pronto.

  • Lo egiteko, lan egiteko eta beste jarduera batzuk egiteko ordutegi bat baldin baduzu, poliki-poliki normaltasunera itzultzea lortuko duzu.

  • Gauza animagarriak egiten lanpetuta egoteak mina arintzen lagundu zaitzake.

PRINTZIPIOA: «Ez da gogoratuko bere bizitzako egunez, benetako Jainkoak bere bihotzeko pozean kontzentratuta mantentzen duelako» (Eklesiastes [Kohelet] 5:20NWT).

8: EZ HARTU ERABAKI INPORTANTERIK AZKARREGI

  • Pertsona asko damutu egin dira maite duten norbait hil eta denbora gutxira erabaki inportanteak hartu dituztenean.

  • Ahal bada, itxaron denbora batez etxez edo lanez aldatu aurretik, edo hildakoaren gauzez desegin aurretik.

PRINTZIPIOA: «Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka [azkarregi] dabilenarenak pobrezia» (Esaera Zaharrak 21:5).

9: GALDU DUZUN PERTSONA GOGORATU

  • Doluan dauden askorentzat oso lagungarria da hildakoa gogoratzen laguntzen dieten gauzak egitea.

  • Eduki eskura argazkiak edota beste objektu batzuk, edo idatzi koaderno batean une garrantzitsuenak. Horrek doluari aurre egiten lagundu zaitzake.

  • Gorde oroitzapen onak ekartzen dizkizuten gauzak prest zaudenean ikusteko.

PRINTZIPIOA: «Gogoratu antzinako egunak» (Deuteronomioa 32:7).

10: HARTU JAIEGUN BATZUK

  • Pentsa ezazu ea opor batzuk hartzea behar duzun.

  • Opor luzeak hartzea ez bazaizu ondo etortzen, agian, egun bat edo bi hartu ditzakezu gustatzen zaizun zerbait egiteko, adibidez, ibilaldi bat egitea, museoren bat bisitatzea edo kotxez bidaiatxo bat egitea.

  • Desberdina den zerbait eginez zure errutina haustea ere lagungarria izan daiteke doluari aurre egiteko.

PRINTZIPIOA: «Zatozte nirekin, goazen gu bakarrik toki bakarti batera pixka bat deskantsatu dezazuen» (Markos 6:31).

11: BESTEEI LAGUNDU

  • Gogoratu besteei laguntzean zu ere hobeto sentituko zarela.

  • Maite duzun horren heriotzarengatik gaizki pasatzen ari direnei laguntzen hasi zaitezke, adibidez, familiakideei edo lagunei. Beraiek ere, agian, hitz egiteko eta ulertuak izateko beharra dute.

  • Besteei laguntzeak eta kontsolatzeak poztasuna berreskuratzen lagundu ahal dizu, eta zure bizitzak zentzua izaten jarraitzen duela ikusten lagundu zaitzake.

PRINTZIPIOA: «Zoriontsuago izango zara ematean, jasotzean baino» (Eginak 20:35).

12: AZTERTU ZURE LEHENTASUNAK BERRIRO

  • Doluak benetan inportanteak diren gauzen ikuspuntu berri bat eman ahal dizu.

  • Aprobetxatu une hau zure bizitza erabiltzen ari zaren moduan hausnartzeko.

  • Beharrezkoa bada, aldatu zure lehentasunak.

PRINTZIPIOA: «Hobe hiletak jotzen ari diren etxera joan, jai-otordua egiten ari direnera baino; etxe hartan ikusten baita zein den gizon-emakume ororen azkena, han du hausnartzen bizi denak zer datorkion» (Eklesiastes [Kohelet] 7:2).

Egia esan, ezerk ez dizu mina erabat kenduko. Hala ere, maite duten norbait heriotzean galdu duten askok artikulu honetan aipatzen diren gauza positiboak egiteak kontsolamendua aurkitzen lagundu diela esaten dute. Noski, aholku hauek ez dira mina arintzen lagunduko dizuten bakarrak. Baina praktikan jartzen badituzu, ziurrenik zure barruan duzun mina arintzen lagunduko dizutela ikusiko duzu.

a Aldizkari honek ez du tratamendu zehatzik gomendatzen.