ESNATU! 2024 1. zb. | Guztiz galdu al da errespetua?
Galzorian dagoen espezie baten antzera, geroz eta zailagoa da errespetua ikustea eta, ikusten dugunean, harritu egiten gaitu.
Adibidez, jende askok ez dio batak besteari errespeturik erakusten, ez gurasoei, ez adinekoei, ez poliziari, ezta nagusiari edo irakasleei ere. Gainera, jendea geroz eta zakarragoa da sare sozialetan! Jokabide lotsagabeak «gorantz ari direla» dio aldizkari bateko artikulu batek. Artikulu horren arabera, jendea geroz eta gehiago ari da esaten errespetua falta dela (Harvard Business Review).
Errespetua besteei
Ikusi ezazu zergatik den garrantzitsua besteei errespetua erakustea eta zer egin dezakezun besteei errespetua erakusteko.
Errespetua biziari
Ikus itzazu Bibliak gure biziari eta besteenari errespetua erakusteko ematen dituen aholkuak.
Errespetua familiari
Familiak zoriontsuagoak izan daitezke kide bakoitzak batak besteari errespetua erakusten badio.
Errespetua norberari
Bibliak jendeari bizitza hobetzen laguntzen dio eta, ondorioz, euren autoestimua ere handitzen da.
Guztiz galdu al da errespetua?
Irakurri errespetuari buruzko artikuluak. Ikusi ezazu zer ari diren Jehobaren lekukoak egiten errespetua mundu osoan zehar bultzatzeko.