Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

3. Gaixotasunak

3. Gaixotasunak

3. Gaixotasunak

«Izurrite[ak] [...] gertatuko dira» (LUKAS 21:11).

● Bonzali, osasun arloko funtzionario bat da gerra zibilaren ondorio larriak sufritu dituen Afrikako herrialde batean. Bera bizi den hirian, meatzari batzuk hiltzen ari dira Marburgoko birusaren ondorioz. * Eta berak, ahal duen guztia egiten du hauek sendatzeko. Autoritateei laguntza eskatu die, baina ez du erantzunik jaso. Lau hilabete ondoren, laguntza iristen da. Baina Bonzali dagoeneko hilda dago, Marburgoko birusarekin kutsatu egin delako.

ZER DIOTE FROGEK? Gizakiek sufritzen dituzten gaixotasunik kaltegarrienen artean ondorengoak daude: beheko arnas aparatuko infekzioak (pneumonia, adibidez), beherakoa sortzen duten gaixotasunak, IHESA, tuberkulosia eta malaria. 2004an, gaixotasun hauek 10,7 milioi pertsona hil zituzten. Beste era batera esanda, urte osoan zehar hiru segundotan behin, hauen erruz pertsona bat hil egin zen.

ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Munduko populazioak hazten jarraitzen duenez, gaixo gehiago daude ere. Kutsatu daitekeen jende gehiago bizi da.

ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da munduko populazioa asko hazi dela. Baina gizakiak gaixotasunak diagnostikatzeko, kontrolatzeko eta sendatzeko gaitasuna ere, handitu egin da. Orduan, logikoa izango litzateke gaixotasunak eta hauen eragina, gero eta gehiago murriztea. Baina, horren ordez, guztiz aurkakoa gertatzen ari da.

ZEIN DA ZURE IRITZIA? Gizakiak gaixotasun larriak jasaten ari al dira, Bibliak aurresan bezala?

Lurrikarek, goseteek eta gaixotasunek milioika pertsonei hondamendi latzak sortzen dizkiete. Honez gain, milioika pertsonek beste gizakien ondorioz sufritzen dute. Askotan, beraiek babesteko eginkizuna dutenen biktimak dira. Ikusi dezagun Bibliaren profeziek honi buruz diotena.

[Oin-oharra]

^ § 3 Marburgoko sukar hemorragikoa, Ebolaren familia bereko birus baten ondorioz sortzen da.

[Iruzkina]

«Beldurgarria da lehoi batek edota beste piztia batek gu jatea. Baina antzeko beldurra sentitu dezakegu gaixotasun batek barrutik jaten gaituenean eta gertatzen zaigunaz konturatzean» (MICHAEL OSTERHOLM, EPIDEMOLOGOA).

[Irudiaren kreditua]

© William Daniels/Panos Pictures