Bibliari buruzko nire liburua
Argitalpen honek denboran zehar bidaia bat egiten lagunduko dizu sorkuntzatik hasiz, Jesusen jaiotzarekin jarraituz eta Erreinuaren etorrerarekin amaituz.
Zuzendari-batzordearen eskutitza
Nola erabili daiteke liburua hau?
1. PASARTEA
Jainkoak zeru-lurrak egin zituen
Bibliak Jainkoak zeru-lurrak egin zituela azaltzen du. Zergatik sortu zuen aingeru bat beste guztia baino lehen?
2. PASARTEA
Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen
Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen eta Edengo baratzean jarri zituen. Familia izan eta lurra paradisu bilakatu ahalko zuten.
3. PASARTEA
Adam eta Ebak Jainkoa desobeditu zuten
Zer berezitasun zuen Edengo baratzeko zuhaitz batek? Zergatik jan zuen Ebak bere fruitutik?
4. PASARTEA
Haserrea arriskutsua da
Jainkoak Abelen eskaintza onartu zuen, baina Kainena ez. Kain konturatzean, asko haserretu eta gauza txar bat egin zuen.
5. PASARTEA
Noeren arka
Lurrean aingeru gaiztoak emakumeekin ezkontzean, seme erraldoi maltzurrak izan zituzten. Indarkeria edonon zen. Noe, aldiz, desberdina zen. Jainkoa maitatu eta obeditu zuen.
6. PASARTEA
Zortzi lagunek biziraun zuten
Euri-jasa izan zen 40 egun eta 40 gauez. Noe eta bere familia urtebete baino gehiago egon ziren arkan. Azkenik, kanpora irten ahal izan zuten.
7. PASARTEA
Babelgo dorrea
Jendeak hiria eta zeruraino iritsiko zen dorrea eraikitzea erabaki zuen. Zergatik eragin zien Jainkoak bat-batean hizkuntza desberdinetan hitz egitea?
8. PASARTEA
Abraham eta Sarak Jainkoaren esana egin zuten
Zergatik aldatu zuten Abraham eta Sarak hirian zuten bizitza Kanaango lurraldean nomada izatearekin?
9. PASARTEA
Seme bat azkenik!
Nola beteko zuen Jainkoak Abrahami promestutakoa? Isaak ala Ismaelen bitartez beteko zen promesa hori?
10. PASARTEA
Oroitu Loten emazteaz
Jainkoak sufre eta suzko euria bota zuen Sodoma eta Gomorra hirien gainera. Zergatik suntsitu zituen hiri hauek? Zergatik oroitu behar dugu Loten emazteaz?
11. PASARTEA
Fede proba
Jainkoak Abrahami esan zion: «Hartzazu, zure seme bakarra eta eskaini ezazu erre-oparitzat mendian». Abraham eta Isaakentzat fede proba izango zen. Nola egingo zion aurre Abrahamek fede proba honi?
12. PASARTEA
Jakobek oinordetza jaso zuen
Isaak eta Rebekak bikiak izan zituzten. Esau lehenik jaio zenez, oinordetza izango zuen. Hala ere, platerkada dilista bakar baten trukean eman zuen.
13. PASARTEA
Jakob eta Esauk bakeak egin zituzten
Nola jaso zuen bedeinkapena Jakobek aingeru baten eskutik? Nola egin zituen bakeak Esaurekin?
14. PASARTEA
Jainkoaren esaneko izan zen esklaboa
Nahiz eta Josek zuzen jokatu, asko sufritu zuen. Zergatik?
15. PASARTEA
Jehobak ez zuen Jose ahaztu
Jose familiarengandik urrun egon arren, Jehobak berarekin zegoela frogatu zuen.
17. PASARTEA
Moisesek Jehoba gurtzea aukeratu zuen
Moises haurtxoak bizirik iraun zuen bere amaren egitasmo argiari esker.
19. PASARTEA
Aurreneko hiru izurriak
Faraoiak, harroegia izateagatik, hondamendia ekarri zion bere herriari.
21. PASARTEA
Hamargarren izurria
Horren mingarria izan zen azken izurri hau, faraoi harroak ere amore eman zuela.
22. PASARTEA
Itsaso Gorriko miraria
Hamar izurriak pasa ondoren, libratuko ote zen faraoia azken mirari honetatik?
23. PASARTEA
Jehobari egindako promesa
Israeldarrek promesa berezia egin zioten Jainkoari Sinai mendian kanpatuak zeudenean.
24. PASARTEA
Emandako hitza hautsi zuten
Moises Hamar Aginduak eskuratzen ari zen bitartean, israeldarrek bekatu larria egin zuten.
26. PASARTEA
Hamabi espioiak
Josue eta Kaleb ezberdinak ziren Kanaango lurraldea ikertu zuten beste hamar gizonen aldean.
27. PASARTEA
Jehobaren aurkako matxinada
Kore, Datan, Abiram eta beste 250 gizon ez ziren konturatu Jehobari buruzko gauza garrantzitsu batetaz.
28. PASARTEA
Balaamen astemeak hitz egin zuen
Balaamentzat ikusezina zen norbait ikusi zuen astemeak.
29. PASARTEA
Jehobak Josue aukeratu zuen
Jehobak gu ere lagun gaitzaketen argibideak eman zizkion Josueri.
30. PASARTEA
Rahabek espioiak ezkutatu zituen
Jerikoko harresia behera etorri zen bitartean, harresian bertan zegoen Rahaben etxea zutik gelditu zen.
31. PASARTEA
Josue eta gabaondarrak
Josuek Jainkoari otoitzean eskatu zion: «Eguzki, egon geldi!». Erantzun ote zion Jainkoak?
32. PASARTEA
Buruzagi berria eta bi emakume ausart
Josue hil ondoren, israeldarrak irudiak gurtzen hasi ziren. Bizitza gogorra izan arren, laguntza izan zuten Barak epailea, Debora profetesa eta Jaelen bidez.
33. PASARTEA
Rut eta Noemi
Bi emakume alargun Israelera itzuli ziren. Emakumeetariko bat, Rut, soroetan lanean ibili zen. Boozek han ezagutu zuen.
34. PASARTEA
Gedeonek madiandarrak garaitu zituen
Madiandarrek israeldarrei bizitza zaildu ondoren, herriak Jehobari laguntzeko erregutu zion. Nola garaitu zituen Gedeonen gudaroste txikiak 135.000 soldadu?
35. PASARTEA
Anak semea eskatu zion Jehobari
Elkanak Ana, Penina eta seme-alabak Xiloko tabernakulura eramaten zituen Jehoba gurtzera. Bertan, Anak semea eskatu zion Jehobari. Urtebetera, Samuel jaio zen!
36. PASARTEA
Jefteren promesa
Zer promestu zuen Jeftek? Zer egin zuen Jefteren alabak aitaren promesa jakitean?
37. PASARTEA
Jehobak Samuelekin hitz egin zuen
Elik tabernakuluan zerbitzatzen zuten bi seme zituen. Baina ez ziren Jehobaren esanekoak. Samuel desberdina zen. Gau batean, Jehobak berarekin hitz egin zuen.
38. PASARTEA
Jehobak indartsu egin zuen Samson
Jainkoak Samson filistearren aurka borrokatzeko indartu zuen. Baina Samsonek erabaki okerra hartu zuenean, filistearrek harrapatu egin zuten.
39. PASARTEA
Israelgo lehen erregea
Jainkoak epaileak jarri zituen israeldarrak gidatzeko, baina erregea nahi zuten. Samuelek Saul gantzutu arren, Jehobak baztertu egin zuen. Zergatik?
40. PASARTEA
Dabid eta Goliat
Jehobak Dabid aukeratzen du Israelgo hurrengo erregea izateko. Aukera ona zergatik izan den erakusten du Dabidek.
44. PASARTEA
Jehobarentzako tenplua
Jainkoak Salomon erregearen eskakizuna onartzen du eta bedeinkapen paregabeak ematen dizkio.
49. PASARTEA
Erregina gaiztoak zigorra jaso zuen
Jezabel Nabot hiltzeko azpikeriatan dabil bere mahastia osteko asmoz. Jehoba bere gaiztakeriaz ohartzen da.
50. PASARTEA
Jehobak Josafat defendatu zuen
Josafat errege zintzoak Jehobari otoitz egiten dio etsaiek Juda mehatxatzen dutenean.
51. PASARTEA
Gudaria eta neskatila
Israeldar neskatila batek bere nagusiari Jehobaren botere handiari buruz hitz egiten dio. Emaitza miragarria du ekintza honek.
52. PASARTEA
Jehobaren suzko gudarostea
Nola ikusten du Eliseoren zerbitzariak ugariagoak dituztela beraien aldekoak, besteek euren aldekoak baino?
54. PASARTEA
Jehobak pazientzia izan zuen Jonasekin
Nolatan izan zen Jainkoaren profeta bat arrain izugarri batek irentsia? Nola irten zen handik? Zer irakatsi zion Jehobak?
55. PASARTEA
Jehobaren aingeruak Ezekias babestu zuen
Judaren etsaiek Jehobak ez duela bere herria babestuko esaten dute, baina oker daude!
56. PASARTEA
Josiasek Jainkoaren Legea maite zuen
Josias Judako errege bihurtzen da zortzi urterekin eta bere herriari Jehoba gurtzen laguntzen dio.
57. PASARTEA
Jehobak predikatzeko esan zion Jeremiasi
Profeta gazte honek esan zuenak arduradunak asko haserretu zituen.
58. PASARTEA
Jerusalem suntsitua
Judako herritarrek jainko faltsuak gurtzen jarraitzen dutenez, Jehobak baztertu egiten ditu.
59. PASARTEA
Jehoba obeditu zuten lau mutiko
Judutar gazteek Jehobari leial izateko erabakia hartua dute, nahiz eta Nabukodonosorren Babiloniako gortean egon.
60. PASARTEA
Betiko iraungo duen Erreinua
Danielek Nabukodonosorren amets arraroaren esanahia azaltzen du.
61. PASARTEA
Ez ziren ahuspeztu
Xadrak, Mexak eta Abed-Nego ez dira Babiloniako erregearen urrezko irudiaren aurrean ahuspezten.
62. PASARTEA
Zuhaitz handiaren moduko erreinua
Nabukodonosorrek izandako ametsak bere etorkizuna aurreikusten du.
63. PASARTEA
Hormako hitz misteriotsuak
Noiz agertu ziren hitz misteriotsu hauek eta zer esanahi dute?
65. PASARTEA
Esterrek bere herria salbatu zuen
Kanpotarra eta umezurtza izan arren, Ester erregina bihurtu zen.
66. PASARTEA
Esdrasek Jainkoaren Legea irakatsi zuen
Israeldarrek Esdras entzun ondoren, promesa berezia egin zioten Jainkoari.
67. PASARTEA
Jerusalemgo harresiak
Nehemiasek judutarren etsaiek Jerusalem erasotzeko egitasmoa zutela jakin zuen. Zergatik ez zuen beldurrik izan?
68. PASARTEA
Elisabetek haurtxoa izan zuen
Zergatik esan zitzaion Elisabeten senarrari mutu geldituko zela eta haurra jaio eta gero bakarrik hitz egin ahal izango zuela?
70. PASARTEA
Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri eman zuten
Jesusen jaiotzaren berri izan zuten artzainek azkar erantzun zuten.
73. PASARTEA
Joanek bidea prestatu zuen
Joan haztean profeta bihurtzen da. Mesias badatorrela irakasten du. Zer egiten du jendeak mezua entzutean?
74. PASARTEA
Jesus Mesias bihurtu zen
Zer esan nahi du Joanek Jesus Jainkoaren Bildotsa dela esatean?
75. PASARTEA
Deabruak Jesus tentatu zuen
Deabruak Jesus hiru aldiz tentatzen du. Zeintzuk dira hiru tentaldiak? Nola erantzuten dio Jesusek Deabruari?
76. PASARTEA
Jesusek tenplua garbitu zuen
Zergatik botatzen ditu Jesusek animaliak tenplutik kanpora? Zergatik iraultzen ditu diru-trukatzaileen mahaiak?
77. PASARTEA
Putzu ondoko emakumea
Jakoben putzuan dagoen samariar emakumea harrituta dago Jesusek berarekin hitz egiteaz. Zergatik? Beste inori esan ez dion zer esaten dio Jesusek?
78. PASARTEA
Jesusek Jainkoaren Erreinuari buruzko mezua zabaldu zuen
Jesusek bere jarraitzaile batzuk giza arrantzale izatera gonbidatzen ditu. Beranduago, bere jarraitzaileetako 70 trebatzen ditu berri onak zabaltzeko.
79. PASARTEA
Jesusek mirari asko egin zituen
Gaixoak laguntza eske joaten zaizkio Jesusi edonon dagoela. Neskatxa bat ere berpizten du.
80. PASARTEA
Jesusek hamabi apostoluak aukeratu zituen
Zer egiteko aukeratzen ditu Jesusek hamabi apostoluak? Ba al dakizkizu euren izenak?
81. PASARTEA
Mendiko Hitzaldia
Jesusek aholku baliotsuak irakasten dizkio bildu den jende multzo handiari.
82. PASARTEA
Jesusek ikasleei otoitz egiten irakatsi zien
Zer gauzei buruz eskatzeko esan zien Jesusek bere ikasleei?
83. PASARTEA
Jesusek milaka laguni jaten eman zien
Zer erakusten digu mirari honek Jehoba eta Jesusi buruz?
84. PASARTEA
Jesus ur gainean ibili zen
Imajina al dezakezu nola sentitu ziren apostoluak mirari hau ikusita?
85. PASARTEA
Jesusek larunbatean sendatu zuen
Zergatik ez daude guztiak pozik Jesus egiten ari denarekin?
86. PASARTEA
Jesusek Lazaro berpiztu zuen
Maria negarrez ikustean, Jesus ere negarrez hasten da. Baina euren malkoak laster poza izatera aldatzen dira.
87. PASARTEA
Jesusen azken afaria
Jesusek argibide garrantzitsuak ematen dizkie bere apostoluei elkarrekin izaten duten azken afarian.
88. PASARTEA
Jesus atxilotua
Judasek ezpatak eta makilak daramatzan gizon-talde handi bat Getsemaniko baratzera zuzentzen du Jesus atxilotzeko.
89. PASARTEA
Pedrok Jesus ukatu zuen
Zer gertatzen da Kaifasen etxeko patioan? Zer gertatzen zaio Jesusi etxe barruan?
93. PASARTEA
Jesus zerura itzuli zen
Zerura igora aurretik, Jesusek argibide garrantzitsuak ematen dizkie bere jarraitzaileei.
94. PASARTEA
Jesusen jarraitzaileek espiritu santua jaso zuten
Zer botere ematen die espiritu santuak Jesusen jarraitzaileei?
95. PASARTEA
Ezerk ez zituen gelditu
Jesus hil zuten erlijio-buruek orain bere jarraitzaileak isilarazten saiatzen dira. Baina ez dute euren helburua lortzen.
96. PASARTEA
Jesusek Saulo aukeratu zuen
Saulo kristauen etsai gogorra da. Baina hori aldatzear dago.
97. PASARTEA
Kornelio espiritu santuz bete zen
Zergatik bidaltzen du Jainkoak Pedro judua ez den gizon honen etxera?
98. PASARTEA
Kristautasuna nazio askotara zabaldu zen
Paulo apostoluak eta bere misiolari kideek lurralde urrunetan ekiten diote predikatze-lanari.
99. PASARTEA
Kartzelazainak Jehobari buruz ikasi zuen
Zer zerikusi dute deabru batek, lurrikarak eta ezpatak istorio honetan?
100. PASARTEA
Paulo eta Timoteo
Bi gizonak urte askotan egiten dute lan elkarrekin eta lagun minak dira.
101. PASARTEA
Paulo Erromara bidalia
Bidaia arriskuz betea dago. Hala ere, ezerk ez du apostolu hau geldiarazten.
103. PASARTEA
Etor bedi zure Erreinua
Jainkoaren Erreinuak bizitza lurrean nola aldatuko duen azaltzen dute Joanen ikuskariek.