17. IKASGAIA
Nola laguntzen digute eskualde-arduradunek?
Itun Berrian sarri aipatzen dira Bernabe eta Paulo apostolua. Gizon hauek arduradun ibiltariak ziren eta garai hartako kongregazioak bisitatzen zituzten. Zergatik? Beraien anai-arreben ongizateak bihotz-bihotzez arduratzen zituelako. Hori dela eta, Paulok honakoa esan zuen: «Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera». Ehunka kilometro egiteko prest zegoen beraiengana joan eta haiek indartzeko (Eginak 15:36). Horixe bera da gure arduradun ibiltariek duten desioa.
Guri adore ematera etortzen dira. Eskualde-arduradun bakoitzak 20 bat kongregazio bisitatzen ditu, urtean bitan astebete bakoitzarekin igaroz. Anai hauen esperientzia eta, ezkonduta badaude, beraien emazteena ere, oso lagungarri dira guretzako. Gazte eta adinekoak ezagutzen saiatzen dira eta gurekin predikatu eta gure biblia-ikastaroetara laguntzeko irrikan izaten dira. Eskualde-arduradunek sendotze-bisitak egiten dituzte kongregazioko arduradunekin batera. Honetaz gain, bilera eta biltzarretan hitzaldi animagarriak egiten dituzte gu indartzeko (Eginak 15:35).
Guztioz arduratzen dira. Eskualde-arduradunak biziki arduratzen dira kongregazioko anai-arrebek Jehobarekin duten harremanaren egoeraz. Arduradun eta kongregazioko laguntzaileekin biltzen dira, euren eginkizunak betetzeko aholkuak eman eta kongregazioaren aurrerapenak berrikusteko. Aitzindariak ere laguntzen dituzte predikatze-lanean arrakasta izan dezaten. Honetaz gain, kongregazioko kide berriak ezagutzeak eta egin dituzten aurrerapenak jakiteak pozten dituzte. Anaia hauetariko bakoitzak gure alde ahalegin handiak egiten ditu. Izan ere, «lankide» dira gure ongizatearen alde (2 Korintoarrei 8:23). Jarraitu ditzagun, beraz, beraien fedea eta Jainkoarengatik sentitzen duten lotura eta maitasuna (Hebrearrei 13:7).
-
Zertarako bisitatzen dituzte eskualde-arduradunek kongregazioak?
-
Nola atera dezakezu probetxua beraien bisitei esker?