ERNE SEGI!
Elkartu al daitezke nazioak katastrofe klimatikoa gelditzeko? | Zer dio Bibliak?
Igandean, 2022ko azaroak 20an, Nazio Batuen Klima Aldaketaren Biltzarra (COP27) bukatu zen. Biltzar honetako buruzagi eta adituek herrialde pobreenei dirua ematea erabaki zuten, klima aldaketak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko. Baina, askoren ustez, honek ez du arazoa konponduko.
«Pozik nago klima aldaketen ondorioengatik sufritzen daudenei laguntzeko dirua ematea erabaki delako», esan zuen António Guterresek, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, 2022ko azaroak 19an. «Noski, hau ez da nahikoa izango. Gure planeta oraindik egoera kritikoan dago».
«Lurra katastrofe klimatiko bat izateko zorian dago» (Mary Robinson, Irlandako presidente ohia eta Giza Eskubideentzako Nazio Batuen goi mandatari ohia, 2022ko azaroak 20).
Gazteak, bereziki, gure planetaren etorkizunari buruz kezkatuta daude. Baina, egin al dezakete nazioek elkarrekin lan aldaketa klimatikoa konpontzeko promesak betetzeko? Zer dio Bibliak?
Lortuko al dute nazioek elkartzea eta arrakasta izatea?
Bibliaren arabera, nazioek egoera konpontzeko gogor lan egin eta saiatu arren, arazoa ez da inoiz guztiz bukatuko. Aztertu ditzagun bi arrazoi:
«Ezin baita okertua zuzendu» (Kohelet 1:15).
Esanahia: Gobernuak mugatuta daude, gizakiok ezin dugulako geure burua agindu (Jeremias 10:23). Horregatik, nazio guztiak elkartu eta munduko arazoak konpontzeko gogor saiatu arren, ez dute ezer lortuko.
«Izan ere, gizakiek euren burua bakarrik maiteko dute, dirua maiteko dute […] ez dira adostasun batera iristeko prest egongo» (2 Timoteori 3:2, 3, NWT).
Esanahia: Bibliak zehaztasunez aurresan zuen gaur egun jendea berekoia izango zela eta ez zuela besteen alde lan egiteko desiorik izango.
Esperantza izateko arrazoia
Hala ere, gure planetaren etorkizuna ez dago giza agintarien eskuetan. Zergatik? Jainkoak mundu osoa gobernatzeko gai den Agintari bat ezarri duelako, Jesu Kristo. Bibliak berari buruz honakoa dio:
«Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: “Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile”» (Isaias 9:5 [9:6, NWT]).
Jesus Jainkoaren Erreinuaren, zeruko gobernuaren, Erregea da (Mateo 6:10). Berak, lurra eta bertan bizi garenak zaintzeko indarra, jakinduria eta desioa du (72. Salmoa 12, 16). Bere agindupean, zeruko erreinuak «lurra hondatzen dutenak» kenduko ditu eta planetaren ingurumenaren egoera konponduko du (Apokalipsia 11:18; Isaias 35:1, 7).
Klima aldaketaren soluzio onenari buruz gehiago jakiteko, irakurri «Zer dio Bibliak klima aldaketari buruz?» artikulua.